XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(1899)

BERTSO BERRIAK

(BARRENEN DEDAN SENTIMENTUBA)

Ogei ta lau bertso auek Errenteriko Enrike Elizetxea zanaren bildumatik artuak ditugu.

Bertso-paper bat da, Imp. de E. López. - Tolosa moldiztegian argitara emana.

Bigarren izenburua guk erantsia da, lenengo bertsotik artuta.

Bertso auetan, mutil batek bere familiaren naigabeak kontatzen dizkigu: iru anai izan, irurak soldaduskara joan eta zer ixtillu gorriak ikusten dituzten; danak gaizki eta bigarren anaia il.

Zazpigarren bertsoak gerra zikin bat dabillela esaten du.

Bigarren anaia ere eramaten dute.

Nungo gerra dan, zortzigarren bertsoak adierazten du: Filipinetakoa.

Gerra ori 1896 urtean asi zan, eta 1898-an bukatu.

Kubakoa ere urte oietan izan zan.

Bigarren anaiak, emeretzigarren bertsoak dionez, gerran urte ta laurden pasa du, ta beste ainbeste andik etorri eta gaizkituta.

Txeetasun oiek danak kontuan artzen baditugu, joan dan mendearen bukaerako bertsoak dirala dudarik ez da.

Bañan zein urtetakoak?

Ikasi al izan degu ori ere.

Bertsoak ez dute iñor izendatzen, bañan izen-abizen guztiak ere atera ditugu.

Eta beste txeetasun jakingarri batzuk ere bai.

Bertsoen ondorako uzten ditugu oiek danak.